Bes-Te-Bat!: Oreka Tx

Bes-Te-Bat!: Oreka Tx

Gertaeraren datuak

Antolatu du

beste-bat.eus

Non

Zaraia Aretoa

Noiz

17/12/2020

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. 1997an sortutako taldeak bost kontinenteetan zehar aurkeztu ditu bere lanak, publiko eta kritika espezializatua konkistatuz eta txalapartak eskaintzen dituen aukerak etengabe ikertu eta zabalduz, bere musikaltasunarekin zein eraikuntzako materialekin esperimentatuz. Jatorrizko zura, harria, teilak, banbua … eta baita izotza ere. Beste artista, genero eta proiektuekin nahastea gustatzen zaio Oreka TX-i. Horren froga da egin dituzten kolaborazio kopurua eta aniztasuna. Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Symphony Orchestra eta Hakon Kornstad dira kolaboratu duten izen handienetako batzuk. Koklea da bere proiektu berria eta bertan azken urteetako musika ibilbidearen emaitza islatzen da. Bere estilo nahasezinean sakontzea, tresna organiko eta naturalak erabiliz, lengoaia garaikide batetik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak