Sivera bi hilabetez egongo da bajan, eskuan zuen lesioagatik ebakuntza egin ondoren

Antonio Sivera Alaveseko atezaina bi hilabete egongo da jokatu ezinik, ostiral honetan, Valentzian, bere ezker eskuko hatz erakuslean egin dioten ebakuntza eta gero. Ebakuntza egin dion mediku taldearen arabera, atezainak sei eta zortzi aste arteko baja-aldiari egin beharko dio aurre. Alaveseko atezain titularrak joan zen igandean hartu zuen min, Alavesek eta Valentziak Mestallan jokatu zuten neurketan, Hugo Duro aurrelariarekin tupust egin ondoren. Hala, Siverak zelaia utzi behar izan zuen hatza hautsita zuela, eta Jesus Owonok ordezkatu behar izan zuen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak