Musikak eta abenturak bat egingo dute oholtza gainean, txotxongilo handien ikuskizun xarmagarri eta liluragarri honekin. Bere bilbea itzalen eta argi-ilunen artean mugitzen da, ezezagunerantz egindako bidaia zirraragarri baten bidez.
Sorginei buruzko ipuin klasikoetan eta folklorean oinarrituta, Katua&Galea Teatro konpainiaren ekoizpen berri honek mundu misteriotsu batera hurbiltzen gaitu, non hiru anaia ausart, amaren ohartarazpenei jaramonik egin gabe, baso ilun batean murgiltzen diren, bertan bizi den sorgin baten etxea deskubrituz. Hiru protagonistek euren beldurrei aurre egin beharko diete ihes egin ahal izateko.
Beldurra, ausardia eta abilezia bezalako gai unibertsalak jorratzen dituen ikuskizuna.
GOMENDATUTAKO GUTXIENEKO ADINA: +4 urte. Iraupena 60 minutu Fitxa artistikoa
Creación · Sorkuntza: David Galeano, Pilar Borrego. Dirección · Zuzendaritza: David Galeano. Música · Musika: Chloé Bird. Textos y canciones · Testuak eta abestiak: Raúl Vacas. Texto original del cuento · Ipuinares jatorrizko testua: Tina Meroto. Adaptación del cuento · Ipuinaren egokitzapena: Raúl Vacas, Pilar Borrego, David Galeano. Actores y manipuladores · Antzezle eta maneatzaileak: Pilar Borrego, Víctor Cerezo, Alfonso Peña. Diseño y construcción de títeres · Diseinatzaile eta txontxongilo eraikuntza: Alejandro Lucas. Escenografía · Eszenografia: Eusebio San Blanco. Audiovisuales · Ikus-entzunezkoak: Katua&Galea Teatro, Arturo Ledesma. Vestuario · Jantzitegia: Ramona Malmierca, Teresa Sánchez. Narraciones · Narrazioak: Pau de Nut. Iluminación · Argiztapena: Laura Rodríguez, Alberto Gómez, Daniel Cuadrado. Una producción de Katua&Galea Teatro.
"LA BRUJA RECHINADIENTES"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatrogayarre.com
Non
Gayarre Antzokia
Noiz
29/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.