Behera egin du COVID-19 kasu kopuruak Hego Euskal Herrian

Behera egin du COVID-19 kasu kopuruak Hego Euskal Herrian
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuen arabera, atzoko datuak hereneguneko datuekin alderatuta COVID-19 kasu kopuruek behera egin dute Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan; herrietako daturik ez du argitaratu gaur. PCR proba gehiago egin zituzten atzo, baina kasu positibo gutxiago atzeman dituzte. Guztira, Hego Euskal Herri osoan 1. 154 kasu positibo hauteman zituzten atzo, larunbata.