"Garai Zekenak"

"Garai Zekenak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

03/02/2020-etik 04/02/2020-era

Arriaga Antzokiak azkenaldiko bere ekoizpenik berezienetako bat berreskuratuko du: “Garai Zekenak/ Tiempos mezquinos”. Iaz kritikak loratutako eta publikoak asko txalotutako obra dugu hau. Gainera, Max Sarietarako hiru izendapen izan zituen: Denise Despeyroux, Antzezlanaren Moldaketa edo Bertsio Onenaren kategoriarako izendatu zuten; Raúl Cancelo, Eszena Zuzendaritza Onenaren kategoriarako; eta Miren Gaztañaga, Emakume Antzezle Onenaren kategoriarako. Denboraldi honetan, antzerki ekoizpen eder honen gaztelerazko bi emanaldi eta euskarazko beste bi ikusteko aukera eskainiko dugu. Denise Despeyrouxek idatzi zuen lan hau, Henrik Ibsenen “Hedda Gabler” klasikoa oinarritzat hartuta. Bere eszenaratze berezia erakargarria da oso. Izan ere, ez da Arriaga Antzokiko agertoki nagusian antzezten, antzokiko hainbat lekutan baizik, non eta atarian, eskailera nagusian, foyerrean eta gelatxo isabeldarran, zehazki. Ikus-entzuleentzat, ohikoa ez den eszenan jartze hori, antzezlana antzezleekin batera jarraitzeko aukera paregabea da, ez modu emozionalean bakarrik, baita modu fisikoan ere. Esperientzia desberdina eta oso berezia da, protagonisten ondoan egindako benetako bidaia. - Testua: Denise Despeyroux
- Henrik Ibsen-en “Hedda Gabler” abiapuntu hartuta
- Zuzendaria: Raúl Cancelo
- Euskarazko bertsioa: Nerea Lorente
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas
- Argiztapeneko espacio eszenikoa: Oscar de Paz (Calle Goya 7)
- Jantziak: Oscar Armendariz Lucarini
- Maskaren diseinua eta eraikuntza: Gorka Aguirre Studio
- Ekoizpena: Teatro Arriaga

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak