Izaki Gardenak + Libe

Izaki Gardenak + Libe

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Plateruena

Non

Iparragirre Aretoa

Noiz

03/10/2020

Izaki GardenakDena oskol diskoa aurkezten. 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan “Amaieratik hasi” euren aurreneko lan luzea grabatu zuten Victor Sánchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen diskoa. 2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten, hura ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko hark kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu zuten 2017ko martxoan. Urte eta erdiren ondoren bueltan ziren, “Dena oskol” izeneko diskoarekin. LibeLibe abeslariak Bonberenea ekintzak disketxearekin kaleratu  duen bere estudioko bigarren diskoa aurkeztuko du: Ilargia erori da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak