2024ko NAK jaialdiaren barne. Remedios Zafrak “El entusiasmo” izeneko liburuan idatzi zuen bezala, zaletasuna eta lanbidea bereizteko balio izan duen gehigarri bakarra formakuntza da. Joseba Torre duela ia bi hamarkada sartu zen gure hezkuntza garapenean. Metodologia berritzaileenek ezin izango dute inoiz ordezkatu, modu naturalean duen gaitasuna irakaskuntza antolatzeko, zeharkako jakintza egokiak integratuz. Arte-adierazpen eta lengoai berriek aurrera egiten dute iraganari zeharka begiratzen diotelako, kontuan izanda beti pentsamenduaren eta kulturaren erreferente handiek erakusten duten jakinduria; beraz, klasikoen jakintza bizirik iraun dezan ezinbestekoa da maisuaren papera. Josebaren klaseetara joateko zortea izan genuenok gogoeta kritikoa garatzeko aukera izan genuen ideia desberdinak partekatu eta arrazoitzen genituelako, iraganeko jakintzak eta adierazpen artistiko abangoardistenak uztartuz. Josebaren babespean ikasitako ikasgai desberdinen aurrean, ordea, Garaikideak taldearekin ekin genion bideari esker barneratzeko aukera izan ditugu urteetan berarekin ikasitako ezagutza desberdinak. Ibilbide horretan, Joseba beti egon da eskuzabaltasunez elkartearen proiektu desberdinak sostengatzen eta laguntzen. Ia hogei urteko harreman horrek adiskidetasun sakona ekarri du, eta, uko egin arren, ikasleek miresmena eta leialtasuna sentitzen jarraituko dute. Kontzertu hau gure maisurik maitatuenari egiten diogun omenaldia da. Monografikoak erabateko estreinaldiak diren 3 obra biltzen ditu. Interpretazioan, NAK taldeak miresten dituen musikari eta artista handiak egongo dira. Egilearen hitzetan, “Tiempo de luces” nire lehen lanetako bat da. Ikaslea nintzela idatzi nuen eta Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroaren enkargua izan zen. Luxua da niretzat Roberto Casado musikariarekin interpretazio lana elkarrekin egitea. Estudios de tiempo, espacio y materia da idatzi dudan azken partitura. Obra honen 1 eta 3 Estudioak Baluarte Fundazioak babestutako lana da, Encuentros de Pamplona izeneko topaketarako aukeratutakoa. 2023ko urriaren 20an, obra hau akordeoi bakar baterako idatzi eta 24 kanaletan zabaldu zen. Oraingoan, bi akordeoi eta kuadrafoniarako bertsioan estreinatuko da, 2. estudioa erabateko estreinaldia izanik. Eskerrak eman nahi dizkiet partitura hau garatzeko laguntza eman didazuenei. Iñigo Mikeleizek eta Ainhoa Quintanak akordeoian eta Anne Pérez de Azpeitia, Iñigo Legasa, Ion De Luis eta Eduardo Pardo (D. E. P. ) hedapen teknikoan. Ohorea da niretzak haiekin kontatzea. Kontzertuaren ildoa jarraituz bi pieza hauek aukeratu ditut: lehenengoa idatzi nuenean nire prestakuntza akademikoan murgildurik nengoen, Alain Bancquart eta Gérard Grisey maisuen gidaritzapean. Bigarrena idazterako orduan, nire ikasleengan pentsatu nuen, gure klaseetan hitz egiten ziren kontzeptu guztiak musikalki nola garatu. Hauetako kontzeptu batzuk ere, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ingeniariekin batera landu genituen. PROGRAMA:Monografikoa Joseba Torre. • Tiempo de luces (txirula eta grabazio elektroakustikorako idatzia) (1995)
• Estudios sonoros de tiempo, espacio y materia (bi akordeoi eta grabazio elektroakustikoa)
o Estudio 1 (2024) *
o Estudio 3 (2024) *
o Estudio 2 (2024) *** Erabateko estreinaldia (bi akordeoi eta kuadrafonia bertsioa)
** Erabateko estreinaldia. NAK jaialdiaren enkarguzko obraARTISTAK: Roberto Casado (txirulak), Iñigo Mikeleiz eta Ainhoa Quintana (akordeoiak), Joseba Torre eta Anne Pérez de Azpeitia (elektronika), Iñigo Legasa (soinuaren espazializazioa), Ion De Luis (sonorizazioa eta estudioko grabazioa). EKINTZA:
Ordua: 20:00etan
Lekua: Baluarte Auditorioa, Harresi aretoa
Sarrera: 15 €
NAK 2024: ROBERTO CASADO, IÑIGO MIKELEZ ETA AINHOA QUINTANA
Gertaeraren datuak
Antolatu du
nakfestival.com
Non
Baluarte Auditorioa
Noiz
07/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.