Jardunaldia - Kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak. Topaketak programa

Jardunaldia - Kulturako eta sorkuntzako eragileentzako deialdiak. Topaketak programa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaraba.eus

Non

Sala Betolaza

Noiz

20/02/2020

SarreraArabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eskaintzen dituzten laguntzak eta bekak ezagutzera emateko, eta dirulaguntza lerro horietara edo beste batzuetara aurkezteko proiektuak prestatzen eta aurkezten laguntzeko, KulturAraba Bulegoak egokitzat jo du jardunaldi bat proposatzea, lurraldean ditugun aukeren berri emateko. Jardunaldia amaitzeko, proiektuak diseinatzeko lantegi bat egingo da, non gakoak azpimarratuko baitira, eta proposamen on bat garatzeko edo lehendik ditugunak hobetzeko baliabideak erakutsiko. Helburuak- Eskura dauden baliabideak Arabako sorkuntza sektorera hurbiltzea, asmo garbi batekin: eragile gehiagorengana iristea. - Sortzaile izanik zer dirulaguntza lor daitekeen jakitera ematea eta, horrez gain, behar bezala aurkezteko jarraibideak ematea. - Kalitate handiagoko proiektuak diseinatzen eta idazten laguntzeko tresnak ematea. Norentzat denHizpide izango diren laguntzetakoren batera aurkezteko interesa duten banakako eragile edo taldeentzat, eta beren proiektua hobetzeko asmoa duten sortzaileentzat. Laguntza hauek beretzat edo bere kolektiboarentzat diren zalantza duten pertsona guztientzat. Jardunaldi honen xede diren laguntzei buruzko galderak dituztenentzat. Ez da administrazio publikoko kulturako kudeatzaileentzako jardunaldia, haientzako laguntzak ez baitira aurkeztuko. Hautatu diren deialdiakKultura sorkuntzatik gertuen dauden eta interesgarrienak diren deialdiak aukeratu ditugu, kontuan hartuta sortzaileak zer zailtasun izan ohi dituen erabakitzeko orduan ea kasuan kasuko laguntza berak behar duena den eta ea hartarako hautagai izan daitekeen. Kulturan, berrikuntzan eta ekintzailetzan arreta jartzen duten hamabi deialdi hautatu ditugu. Arabako Foru Aldundia:Kultura eta Kirol Saila. Kultura Ekintza Zerbitzua:- Arte eszeniko eta musikaletako prestakuntzarako laguntzak.
- Irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzat kultura jarduerak egiteko dirulaguntzak.
- Eskualdea: ekoizpena eta komisariotza. Arabako Lurralde Historikoan obrak ekoizteko eta erakusteko proiektuak. Artiumekin lankidetzanEkonomia Garapenaren Saila:- Ikus entzunezko proiektuak garatzeko eta ekoizteko eta gidoiak idazteko laguntzak. Gasteizko Udala:Hezkuntza eta Kultura Saila. - Proiektu artistikoak ekoitzi eta aurkezteko deialdia. (Montehermoso).
- Montehermoso kulturuneak eta EHUk lankidetzan egindako deialdia.
- Kulturako proiektu, ekitaldi eta jaialdi finkatuetarako dirulaguntzak.
- “Auzo eszena” arte eszenikoetako talde ez profesionalentzako deialdia. (Kultura gizarte etxeetan).
- Antzerki eta dantza taldeen sorkuntza artistikorako espazioak erabiltzeko eskaera – DANTE (Antzoki Sarea).
- Sortzen laguntzeko K-ZERO programaEnpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saila:- Ikus entzunezko proiektuak garatzeko eta ekoizteko (fikzioa, animazioa, dokumentalak eta telesailak) eta gidoiak idazteko laguntzak. Garapenerako Lankidetzaren Saila- Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa, Montehermoso kulturunearekin lankidetzan. Jardunaldien egitura17:00

20 min

Ongietorria eta KulturAraba Bulegoaren aurkezpena.

17:20

60 min

AFAren eta Gasteizko Udalaren deialdien eta dirulaguntzen azalpen orokorra

12 deialdi x 5 min

18:10

15 min

Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren Sailaren deialdien aurkezpena

- Ikus entzunezko proiektuak garatzeko eta ekoizteko eta gidoiak idazteko laguntzak.

18:25

30 min

Prozesu osoa: informatuta egoteko modutik hasi eta justifikaziora arte.

18:55

5 min

Atsedena

19:00

60 min

Proposamen on baten gakoak.

Dinamika Aitzol Batizen eskutik, non hitz egingo baita proposamen on bat aurkezteko edo lehendik ditugunak hobetzeko baliabideei buruz.

20:00

 

ItxieraAsistentzia librea izango da, aldez aurretik izena emandaTopaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa berriak. Azken hilabeteetan bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da proposamena, eta sektoreko profesionalek azaldutako kezka nagusiak lantzeko asmoa dute lehenengo saioetan. Zehazki, gai hauek landuko dituzte irailetik abendura bitartean programatu diren lau saioetan: eskuragarri dauden dirulaguntzak, fiskalitatearekin lotutako alderdiak, dauden finantzaketa-sistemen analisia eta publikoekiko lanaren inguruko hausnarketa. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da. Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta LABORAL Kutxaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak