AperiConcerto: MARIBOP

AperiConcerto: MARIBOP

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kmk.gipuzkoa.eus

Non

Koldo Mitxelena Kulturunea

Noiz

07/06/2024

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki Elkarteak antolatutako emanaldia:AperiConcerto Maribop taldearekinUrtero bezala, Mosaico Italiano zinema zikloa jai ederrarekin ixten da. Aurtengo AperiConcerto-k musika, Spritz-a eta parmigiano izango ditu protagonistak, Donostiako Alde Zaharrean izango dugun italiar-emanaldian. Maribop Mediterraneoko dub noir taldea izango da kontzertuaren protagonista. Maribop oso testuinguru, kultura, hizkuntza eta eragin ezberdinetakotik etorritako bi musikari arteko lankidetzako taldea da. Elkarrekin, musika berezi sorten dute, mundu osoko elementuak gogoratzen eta oihartzun dituen erritmo eta melodiaren fusioa. Palermoko Francesco Giglio-ren (ahotsa, konpositorea eta egilea) Mediterraneo, Afrikako Iparraldea eta Europako Ekialdearen eragina paregabeko koktela da Peter Walsh (konpositorea, programatzailea) irlandarraren dub noir soinua osatzeko. 2018an, Urbil Artola euskal musikari Maribop-ekin elkarlanean hasi zen, bere Lap Steel-en jatorrizko soinuarekin. Iparraldean bizi den Madda Luzzi italiarrak ere zuzeneko batzuetan beraiekin kolaboratu du bere biraderadun organoarekin.
Maribop-en hitzak batez ere sizilieraz daude, baina euskaraz, italieraz eta ingelesez idatzitako piezak ere badaude. Kontzertua eta gero, Italia Txikiren aperitiboa izango da, Spritz eta parmigiano-arekin. Edukiera mugatuta. Sartzeko, izena ematea derrigorrezkoa da, aforoa bete arte. Izena emateko, formulario hau bete behar da. Izena ematea banakakoa da, baina 2 adingabekoekin sar daiteke, seme-alabekin etorri nahi izanez gero. Partaideak: Maribop taldea (Francesco Giglio, Urbil Artola); Francesco Roncaglia (Italia Txiki Elkarteko lehendakaria), Giovanna Bittante (Italia Txiki Elkarteko lehendakariordea)(Hizkuntzak: italiera, euskara, gaztelania)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak