Arkaitzerrekako isurketa argitzeko mozio aurkezpena gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Arkaitzerrekako isurketa argitzeko mozio aurkezpena gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan
EHBilduk mozioa aurkeztuko du Gipuzkoako Batzar Nagusiek asteazken honetarako (irailak 16) iragarri duten osoko bilkuran, maiatza hasieran Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara izandako isurketaren harira. Duela lau hilabete jazotakoa argitzeko ikerketa batzorde bat eratzea eskatuko dute. Gogoan izan, Arkaitzerrekako istripuak ehunka arrain hil zituen.