"Zu non, han DA!": Patxuko Nice

"Zu non, han DA!": Patxuko Nice

Gertaeraren datuak

Antolatu du

durangokoazoka.eus

Non

Beikozini

Noiz

08/12/2020

Zu non, han DA! ekimenaren baitan. Patxuko Nice taldearen laugarren diskoa da Quim-en marrazkia, eta bi eragin handi daramatza kanten ezaugarrietan. Pop leun eta leuntzaileak reggaerekin du harreman estu eta sakona. 1980ko hamarkadako aztarna nabariak dira abestien kontzeptuetan. Soul eta funk eraginak daude "Aukera zoragarria" kantan. "La huella" reggae geldoaren sinonimoa da, eta "Tiemblan los brazos" abestiari antzeko lurrina eman diote. Barnerakoitasuna da girorik sentikorrena Patxuko Nice taldeak, samur helaraziko digu mamiaren argia. Umiltasun musikalarekin jositako pop doinuak reggae zaparradekin bustita. Baina horren guztiaren gainetik beste bereizgarri eta nolakotasun bat gordetzen dute gitarretan, Itoiz taldearen reggae gitarren usaina barruraino daukate sartuta, eta, funtsean, hor dago Patxuko Nice taldearen ekarpen sotila modu xaloan erakutsia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak