Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma “La Carbonera”k eta Eva “La Lebri”k atzerantz dantzatzen, atzerantz kantatzen eta atzerantz barre egiten dute. Eta hori guztia egiten dute, obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituztela. Errepertorio tradizionala dute, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastua, kontrakoa, antagonista. "Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik", azaldu du artistak. Rosario Toledok Inma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri” ditu agertokian. Flamenkoaren tradizioko bi emakume kantari dira, eta jakin-minaz eta prestasunaz laguntzen dute, haiek dakitena proiektu honen zerbitzura jartzen. Bertan, Cádizko inauterietako umorea ikertu dute, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzarekin. Zuzendaria: Rosario Toledo
Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Idoia Zabaleta (Azala)
Dantza: Rosario Toledo
Cantea: Inma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri”
Jantzien diseinua: Jose Tarriño
Argien diseinua: Antonio Valiente
Zuzendaritza teknikoa/soinua: Manu Meñaca
Fotografia: Carmen Kahlo
Bideoa: Calde Ramírez
Laguntza: Pedro G. Romero
Ekoizpen-kudeaketa/banaketa: Antonio Juan Giménez (TheOSBmusic)
Ekoizpena: Rosario Toledo, Azala & The One Step Beyond (TheOSBmusic)
Sorkuntzako egonaldiak: Azala (Lasierra), Espacio Silvestre (La Muela), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao (Bilbo), Garallón (Ozaeta).
Egonaldi teknikoa: In Progress Flamenco Festival (Torrox)
Rosario Toledo: "Cuarteta" (Estreinaldia)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.azkunazentroa.eus
Non
AZ Azkuna Zentroa
Noiz
06/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.