"Deje su mensaje después de la señal"

"Deje su mensaje después de la señal"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

muskiz.com

Non

Meatzari Aretoa

Noiz

04/04/2020

Lau ahotseko istorio bat; lau emakume, beren arazoei begiz begi aurre egiteko ezgai izanda nahiago dutenak erantzungailu automatiko baten bidez konfesatu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzi bat baliatuko dute terapia gisa, beren buruak ulertzen saiatu eta gainerakoek ere konpreni ditzaten lortzeko. Istorio baten jabe da bakoitza, hainbat argi-ilunen bidez mezuz-mezu marraztuz joango direnak; hala, kontakizun intimoen bilduma bat osatuko da, dibertigarriak suertatzen direnak batzuetan, izugarri adimentsuak bestetan, hunkigarriak ia-ia beti, eta, batzuetan, suntsitzaileak ere bai. - Aktoreak: Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Barbara Goenaga, Leire Ruiz
- Autorea: Arantza Portabales
- Zuzendaritza eta eszenografia: Fernando Bernués
- Argiztatze-diseinua: David Bernués
- Ikus-entzunezkoak: Acrónica Producciones
- Jantziak: Ana Turrillas
- Teknika: Acrónica Producciones
- Fotografia: Juantxo Egaña
- Administrazioa: Maite Gorrotxategi
- Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas
- Produkzioa: Nagore Plazaola
- Banaketa: Portal71

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak