Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak. Urte asko geroago, orain idazlea den alaba liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko. Fitxa- Egilea: HARKAITZ CANO
- Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: FERNANDO BERNUÉS
- Aktoreak: MIREN ARRIETA, SARA COZAR, ASIER HERNÁNDEZ
- Jantziak: ANA TURRILLAS
- Irudiak: ISABEL HERGUERA
- Argiztapena: DANI BERNUÉS
- Koordinazio teknikoa: ACRÓNICA PRODUCCIONES
- Administrazioa: MAITE GORROTXATEGI
- Ekoizpen exekutiboa: ANE ANTOÑANZAS
- Ekoizpena: PAOLA EGUIBAR
- Banaketa: PORTAL 71
"Mundua pitzatuta dago, baina hantxe gabiltza oinez"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
hondarribia.eus
Non
Itsas Etxea Auditoriuma
Noiz
23/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.