Kalealdia 2024: "Bermutaren Kermessea"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbokokalealdia.eus/
Non
Doña Casilda Parkearen Pergola
Noiz
01/07/2024-etik 02/07/2024-era
Kalealdia 2024 jaialdiaren barruan. Lau musikarik (trikitixa, bonbardinoa, biolina eta perkusioa), abesten duen aktore batekin batera, ikus-entzuleak kalejira batera gonbidatuko dituzte, eta aldez aurretik argi eta girlanda txikiz apaindu den dantzan egiteko leku apropos batera eramango dituzte. Ibilaldi txiki horretan, aktoreak, musikariek sakatuta, kalez kaleko berritsu haiek, etorri handiko maisuek eta salezinaren saltzaileek girotutako egoera ia ahaztuak berregingo ditu. Dantzalekuan, nazioarteko errepertorio ezaguna baliatu, eta hainbat genero eta garaitako musika-moldeak (boleroak, tangoak, pasodobleak, swinga. . . ) erabiliz, dantza egiteko erromeria antolatuko da –dantza-txapelketa, bikotea aldatu eta gainerako dantza-jokoak–. Amaitzeko, bermuta dastatu eta gero, dantza-txapelketako irabazleek urdaiazpiko bat jasoko dute.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.