ULMA Mantenu Zerbitzuak industria-ikerketako “I. A & IoT” proiektua garatzen dabil.
Proiektuaren xedea da Internet of the Things (IoT) eta Adimen Artifizialeko teknikekin dopatutako hodeian Software Plataforma bat garatzea eta abian jartzea.
“I. A & IoT” Proiektuaren helburua da paradigma tekniko eta komertzial funtzional berriei euskarria ematea, zeinen bitartez ULMA Mantentze Zerbitzuen ibilgailuen sortari bizi-zikloaren kudeaketa, eragiketa eta kudeaketa gaitasun teknikoak zabaltzea ahalbidetuko zaie.
“I. A & IoT” proiektuak zenbait helburu zehatz ditu, eta horien artean, duten garrantziagatik, honako helburu tekniko hauek nabarmendu genituzke:
• Gauzen Interneten (IoT), Big Data Industrialaren eta Adimen Artifizialaren arloko Ezagutza Berria eskuratzea eta sortzea, bai eta mantenu-ekipamenduen (orga elektrikoak, trasnpaletak, etab. ) kudeaketa aurreratuari dagokionez nazioko eta nazioarteko esperientzia praktikoetatik etor daitezkeenak ere.
• Internet of the Things aplikazio eta zerbitzu-eskeintzen definizioa.
• Jarduketa-aukerak proposatzea eta indar handieneko jarduera-ildoak hautatzea, gutxieneko produktu bideragarriaren ikuspegitik.
Proiektuaren aurrekontuaren zati bat Enpresako I+G laguntzeko Hazitek Programak finantzatzen du, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak batera finantzatutako jarduera, 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.