Zinema aire zabalean: "Agur Etxebeste!"

Zinema aire zabalean: "Agur Etxebeste!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Fanderiako Tenis Pistak

Noiz

14/08/2020

Patrizio Etxebeste (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusten da "osasun arazoengatik". Udaleko agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea herriko lehen emakumezko alkatea izendatzen du. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz. - Agur Etxebeste! filmaren fitxaOHARRAKGonbidapen sarrera beharrezkoa da.
Eguraldi txarra bada,  Beraungo frontoian izango da. GONBIDAPENAK- Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik. Gonbidapenak uztailaren 1ean, goizeko 10:00etan jarriko dira eskuragarri.
- Non? ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)
- ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte) Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)
- ONLINE: https://bibe. me(Agortu arte edo ikuskizunaren egunera arte)
- Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)(agortu arte edo uztailaren 2ko 12:00ak arte)
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen. EKITALDIAN:- Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
- Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
- Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
- Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
- Aulkiak elkartzea: aulkiak 1,5 metrotako distantziarekin kokatuak egongo dira publikoarentzat. Hala ere, bizikidetza-unitate berekoak diren pertsonak elkarrekin eseri ahal izango dira. Kasu honetan ere, antolatzaileei adieraziko zaie eta haiek esan bezala mugituko dira aulkiak
- Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak