"ART-ILUSIO"

"ART-ILUSIO"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

markeline.com

Non

Santi Brouard Plaza

Noiz

17/09/2024

Itxura fantastikoko makina handi bat da, eta ez dakigu zertarako balio duen. Tramankulu bitxi horrek bihotz baten erritmoan funtzionatzen duela hauteman dezakegu, bai eta liburuz elikatzen dela ere. Greta, adineko emakume maitagarria, bere liburu- eta ipuin-liburutegi txikian zokomiran entretenitzen da. Bere osasun delikatua dela eta, Gretak Pina gaztearen zainketak behar ditu. On Kixoteri bezala, Gretari ere buruak huts egiten dio. Hori ere liburu eta ipuinen irakurketa konpultsiboagatik ote da? Harentzat, makina, jostailu handi baten antzekoa da. Bere liburuen fantasia birsortzeko balio dio, eta Pina erabiltzen du bere istorio eta pertsonaien artean nahaspilatuz. Greta adineko emakumearentzat, liburu bat irekitzea bizitza ikustea da, baina beste era batera. Fitxa artistikoa:- Zuzendaritza: Iñaki Eguiluz.
- Antzezle/ak: Fernando Barado, Maite Bayón, Itziar Fragua eta Paco Trujillo.
- Biran pertsonen kopurua: 4.
- Ikuskizun mota:  Antzerkia.
- Hizkuntza: Testurik gabe.
- Iraupena: 50 min.
- Publiko mota: Familia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak