Zapato Azule 2024 (ekainak 29)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
turismoa.euskadi.eus
Noiz
29/06/2024
Zapato azule Ondarroan ospatzen den jai herrikoi bat da. Bizkaiko kostaldeko herri ederra da Ondarroa, eta Euskadiko arrantza-porturik garrantzitsuenetako bat. Zapato azule jaian, mahonezko alkandora tradizionalen (arrantzaleen jantzi tipikoa) kolorea da nagusi, eta hortik datorkio izena jaiari. Alkandora hori Bizkaiko kostaldeko jai-uniforme bihurtu da, eta jaira joaten diren guztiek jantzi egiten dute. Egun osoa irauten du eta giro onez betetzen du Ondarroako alde zaharra. Jai nabarmen herrikoia da, eta, duela 20 urte sortu zenean, ondarrutarrek ezin zuten imajinatu Bizkaiko jai-egutegiko ezinbesteko hitzordu bihurtu zenik; izan ere, egun horretan, Zapato azule ospatzeko irrikan dauden bisitariak erruz hurbiltzen dira herrira. Gainera, egun osoan zehar musikak paper garrantzitsua jokatuko du: kalejirek, kontzertuek, bertsolariek, gaitariek eta irrintzilariek Bizkaiko udalerriko kaleak hartuko dituzte. Euskal dantzak, antzerki emanaldiak eta txikienentzako jolasak antolatu dituzte. Hainbat lagun elkartuko dira gaueko erromerian.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.