Basarri Bertsopaper Lehiaketa

Basarri Bertsopaper Lehiaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

nontzeberri.eus

Noiz

21/06/2020

Zarauzko Udalak, urtero, Basarri Bertsopaper Lehiaketa antolatzen du, euskara suspertzeko eta bertsogintzari laguntzeko helburuz. Lanak aurkezteko epea irekita dago eta hasieran jarri zen data luzatu dute pandemiak ekarritako etenaldiaren ondoren. Hortaz, lanak aurkezteko epea ekainaren 21ra arte iz ango da. Sari-banaketa, uztailean izango da, Motxian bertso eskolak antolatzen duen bertso-astearen baitan. Sari bi adostu dituzte; lehen saria 1500 eurokoa, eta bigarrena, 1000 eurokoa.
Oinarrietan aldaketak egin dira. Batetik, aurten, egile bakoitzak gehienez, bi lan aurkeztu ditzake, eta bestetik, osasun-neurriak ahal bezain zuzen betetzeko asmoz, emailez soilik aurkeztu ahalko dira lanak.
Parte hartu nahi duen orok xehetasun guztiak aurkituko ditu udaleko web orrian eskuragarri dituen oinarrietan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak