Irri?Barra gauak 2020: "Inpro-Komeryak"

Irri?Barra gauak 2020: "Inpro-Komeryak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

vitoria-gasteiz.org

Non

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)

Noiz

17/09/2020

Irri Barra Gauak jaialdiko azken saioa izango da hau, hirugarrena. Ainhoa Aierbe, Tessa Andonegi eta Alazne Etxeberriarekin barre egin ondoren, hiru gizonezkoen txanda izango da iraileko egun honetan. Gurekin izango ditugu Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Ismael Pereira iraileko saioan, umorezko bat-bateko saioa aurkezten. Sinopsia:Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin datoz hiru aktoreak. Izenburuan bertan igarri daitekeenez  INPROBISAZIO ikuskizun bat da, eta UMOREZKOA, “komeryak” hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira  berriak, badakigu. Berria dena euskera hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik, eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikusleentzat. Oharrak:- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean.
- Jarduerara 15 minutu lehenago etortzea gomendatzen da. GONBIDAPENAK:Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira:- Bibe plataforman
- oihaneder@oihaneder. eus helbidera idatzita
- Telefonoz eskatuta (615. 986. 832), 10:00etatik 12:00etara*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak