"Boli, bili, boli"

"Boli, bili, boli"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Larrotxene Kultur Etxea

Noiz

27/04/2024

Boli, bili, boli familian ikusteko euskaraz eskaintzen den txotxongilo eta kanta ikuskizuna da, eta, batez ere, 2 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. PANTZART Antzerkiak sortu du Tolosako TOPIC-ekin batera.
Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarrituta dago.
Horrela beraz, bere poematxo polit eta ipuin laburretatik abiatu gara, bertsoak, marrazkiak, abestiak eta paperezko objektuekin egindako ikuskizun liluragarria sortzeko.
Lehen aldiz estreinatu zenetik 80 antzezpen baino gehiago egin dira. Gainera, jaialdi eta programazio ezberdinetan parte hartu du, adibidez, Baranaingo Txotxongilo Jaialdian, Literaktum-en edota Argentinako Santa Fe eta Entre Ríoseco Nazioarteko Haur Antzerki Jaialdian. Adina: 2-6 urte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak