"Etorkizuneko klasikoak", taller impartido por Maite Lopez Las Heras

"Etorkizuneko klasikoak", taller impartido por Maite Lopez Las Heras

Gertaeraren datuak

Antolatu du

idazleak.eus

Noiz

07/09/2024-etik 21/09/2024-era

GEROA, HEMEN solas zikloaren barruan ikastaroak ere antolatu ditu aurten Euskal Idazleen Elkarteak. Lehena, Maite Lopez Las Herasek emango du eta Klasikoak literaturan izango du hizpide. Saioak irailean izango dira, 7an, 14an eta 21ean (larunbatak), goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Besteak beste, hauek dira landuko dituen arloak:Ze obra izango dira klasikoak etorkizunean?Ze obra bilakatu dira klasiko eta zergatik?Nork erabakitzen du zer izango den klasiko?Zenbaterainoko garrantzia izango du adimen artifizialak geroko klasikoetan?Literatura-lanez gain, musikan zein beste arteetan klasikotzat hartzen diren lanak ere aztertuko dira. Literaturari dagokionez, genero desberdinak landuko dira: ipuina, olerkia, eleberria, mikroipuina. . . Klasikotzat hartzen diren lanen egileak ere jorratuko dira, haien jatorria, generoa, eta abar. Ikastaroa doan izango da. Izen-ematea: komunika@idazleak. eus (uztailaren 26ra arte).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak