SUPER AMARAk Retinosis Gipuzkoa Begisareren aldeko Gabonetako Elkartasun Kontzertua antolatu du

La Oreja de Van Gogh taldeak munduan zehar egin duen bira arrakastatsua sorterrian amaituko du abenduaren 28an. SUPER AMARAri esker donostiarrak Kursaaleko eskenatokira igoko dira oso helburu berezi batekin: lortutako irabaziak gure elkarteak jasoko ditu. Gainera, kontzertura joan ezin duten, baina ekarpena eginda lagundu nahi dutenentzako 0 lerroa egongo da. Hauxe da horretarako egokitutako kontua:ES88 2095 5600 8110 6198 9785. Elkarteak bazkideei sarrera prezio merkeagoan eskaini die, 20 €, eta laguntzaile banarekin joaterik izango dute, hauek ere prezio berdina ordainduta. Retinosis Gipuzkoa Begisarek eskerrak eman nahi dizkio enpresa gipuzkoar honi, baita agindu ere sarreren bidez eskuratutakoa gure elkartearen hiru ildo nagusiak indartzeko bideratuko dugula:-Erretinosi pigmenarioa eta, oro har, ikusmen murriztua duten pertsonen beharrei erantzun-Gizartea sentsibilizatzeko-Ikerkuntza bultzatzekoGABONETAKO SUPER AMARA XVI. KONTZERTU SOLIDARIOA LA OREJA DE VAN GOGH-EKINONGIETORRIAK SUPER AMARA-RA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak