Ahostegunak 2020

Ahostegunak 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

mintzola.eus

Non

Sede de Euskaltzaindia, junto al campus de la UPV/EHU en Gipuzkoa

Noiz

29/10/2020-etik 26/11/2020-era

Urriaren 29an hasiko da Ahostegunak, eta ostegunero izango dira saioak azaroaren 26ra arte. Antzerkiaz, bertsoaz, kantuaz eta literaturaz gozatzeko saioek osatzen dute Ahostegunak. Ostegunetan 16:00etatik 19:00etara izango dira, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren ondoan dagoen Euskaltzaindiaren egoitzan, Donostian. Aipatutako kultur sorkuntza bat landuko da egun bakoitzean: gazteek beraien artean harreman sarea ehuntzea da helburua, esperientziak eta iritziak partekatzea, eta diziplina horretan aritu eta aditu den lagun batek edo batzuek hartuko du(te) parte saio bakoitzean. Azken egunean, aurretik egondako gonbidatu guztiekin mahai-ingurua egingo dugu. Aurtengoan Olatz Salvador kantautorea, Erika Olaizola aktorea, Eli Pagola eta Odei Barroso bertsolariak eta Oier Guillan idazle eta sortzailea izango dira gonbidatu. 18 eta 22 urte bitarteko gazteentzako egitasmoa da. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Bestalde, taldea osatzerakoan, izena emateko ordena aintzat hartuko da, eta, behin eginda, saio guztietara etortzeko konpromisoa eskatzen da; ostegunero talde bera izango da parte hartzen, eta dinamikari eusteko garrantzitsua izango da partaideak agertzea. Ahostegunak antolatu dugu Mintzola Ahozko Lantegiak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, Euskaltzaindiaren laguntzarekin batera. Eman izena: Ahostegunak 2020

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak