Eremu horira gerturatzen ari da Azpeitia
Atzo beste lau positibo zenbatu zituen Osasun Sailak herrian, baina hamalau eguneko 100. 000 biztanleko intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du: 302,23koa da atzoko datuen ondoren, eremu laranjatik horirako muga markatzen duen 300eko tasatik oso gertu. Urola Kostako herrietan 22 positibo atzeman zituzten atzo, eta 979, berriz, Hego Euskal Herrian.