Atarrabia Abesbatzaren ikuskizun honetan antzerkiak eta musikak bat egingo dute giro lasai eta alai batean. Baserrian bazkari sorpresa bat prestatzen ari dira gonbidatutako mahaikide guztien laguna den Indianoaren etorreraren harira. Hura, urte luzez Ameriketan ibili ondoren bere aberrira dator bere pertsona eta lagun maiteekin topo egiteko.
Mahai honen inguruan, haurtzarotik bizitako unerik onenak partekatuko dira eta zoriontsuenak egin dizkieten – eta egin dizkiguten – abestiak abestuko dituzte. Antzezlanean zehar, pasadizo artean, estilo eta garai desberdinetako obra koralak entzungo ditugu, guztiek jatun onaz, ondo edateaz eta bizitzaz gozatzeaz hitz egiten dutelarik. Jai eta herri giroa, alaia bezain zirraragarria, ikuskizunean murgilduta dauden interpreteak eta ikusleak - koadro kostunbrista bizi batean baleude bezala-. Iraupena 60 minutu Fitxa artistikoa
Dirección y arreglos musicales · Zuzendaritza eta musika moldaketa: Íñigo Casalí. Coral · Abesbatza: Atarrabia Abesbatza. Solistas · Bakarlariak: Itxaso Moriones, Sabino Legarra. Sabino Pérez de Ziriza. Piano · Pianoa: Itziar Pérez de Ziriza. Acordeón · Eskusoinua: Mª José Legarra. Guion y dirección artística · Gidoia eta zuzendaritza artistikoa: Fermín Cariñena. Escenografía | Eszenografia: Artzai, José M. Zugasti, Sabino Legarra. Iluminación | Argiztapena: José M. Ballesta. Una producción de
"UN CONCIERTO PARA COMÉRSELO"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatrogayarre.com
Non
Gayarre Antzokia
Noiz
02/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.