Arte Vital lehiaketa 2020

Arte Vital lehiaketa 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.fundacionvital.eus

Noiz

25/05/2020-etik 26/05/2020-era

Artista daramazu barruan? Hemezortzi urtetik gorako sortzaile arabarrek parte har dezaten deialdi irekia da Arte Vital lehiaketa.

Informazioa

Araban jaio edo bizi diren artistei zuzenduta dago deialdia, adin nagusikoak, eta, gaia zein teknika aldetik, libreak izango dira. Egile bakoitzak obra bakarra aurkeztu ahal izango du, duela gutxi egindakoa, originala, argitaragabea eta sinatua.

Aurkeztutako hiru proposamen onenak sarituko ditu Vital Fundazioak eta erakusketa aretoa lagako die lan horien egileei, talde-erakusketa egin dezaten, 2021eko egitarauan.

Sariak

1. 500na €-ko lau sari ezarri dira (Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpenaren mende daude sariak, indarrean dagoen legediaren arabera).

Lanak jasotzea

Lanak zuzenean entregatu beharko dira Vital Fundazioa erakusketa-zentroan bertan, Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 25ean eta 26an 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:30era arteko ordutegian.

Hautatu eta saritu diren lan guztiekin erakusketa bat egingo da ’Vital Fundazioa’ erakusketa-zentroan, 2. aretoan, Posta kalea 13-15ean, 2020ko ekainaren 1etik 27ra bitartean.

Erakusketa amaitu ondoren, lanak 2020ko ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean erretiratu beharko dira, jaso ziren leku beretik eta ordutegi berberetan. Beharrezkoa da entregatu izanaren ordezkagiria aurkeztea.

2020ko oinarriak [PDF - 2,31 MB]

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak