Bilboko Liburu Azoka 2024: Liburu aurkezpena: "La innombrable" (Lorenzo Silva, Noemí Trujillo)

Bilboko Liburu Azoka 2024: Liburu aurkezpena: "La innombrable" (Lorenzo Silva, Noemí Trujillo)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Bilboko Liburutegia (Bidebarrietako Liburutegi Nagusia)

Noiz

29/05/2024

Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan. Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik. Lorenzo Silva eta Noemí Trujillo idazleen "La innombrable" eleberriaren aurkezpena egingo da Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean maiatzaren 29an, asteazkena. Aurkezpena Euskadiko Liburu Ganbarak, Bidebarrietako Liburutegiarekin elkarlanean, Bilboko Liburu Azokaren 54. edizioa dela eta antolatutako topaketetan kokatzen da. Idoia Jauregi kazetariak dinamizatuko du Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan 19:00etan egingo den literatur topaketa. Lorenzo Silvak eta Noemí Trujillok benetako kasu batetik ikerketa kriminala hausnarketa sozial eta pertsonal sakonekin konbinatzen duen "La innombrable" nobela beltza aurkezten dute. Lana hiru eleberriko saga baten parte da. Eleberri horiek benetako krimenetatik abiatzen dira, baina hilketa baten ikerketatik harago doaz. Gaur egungo gizartean puri-purian dauden gaiak jorratzen dituzte, hala nola prostituzioa, drogak eta genero-indarkeria, begirada sakon eta kritikoa eskainiz. Eleberria Manuela Mauriren istorioan oinarritzen da, justizia lortu arte ikerketetan erabat inplikatutako Madrilgo hilketen ikuskatzailea. Mauri protagonista duten eleberrietan haren ikerketak eta bizitza pertsonala jarraitzen dira. Hain lan konplexua, konprometitua eta batzuetan arriskutsua, bere bikote-bizitzarekin eta ama gisa duen rolarekin uztartzeko zailtasunei aurre egin behar die protagonistak. Egileek interes handia erakusten dute beren eleberriek, fikziozkoak izan arren, bizitza errealaren benetako alderdiak izan ditzaten. Bere idazkeraren bidez, Noemí Trujillok eta Lorenzo Silvak erakutsi nahi dute pertsona batzuek zergatik egiten dituzten krimenak eta zergatik aukeratzen duten beste batzuek krimen horien aurka borrokatzea.

Idoia Jauregi kulturan ibilbide luzea duen kazetaria da eta gaur egun Radio Euskadiko lantaldeko kidea da. BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago. - Bertaratzerik izan ezean, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTube kanalean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak