LABO GEO: Gorputza eta Ondarea
Dantza garaikidea ondare eta landa-inguruneetan.
LABO GEOren helburua dantza eta praktika garaikideak Gipuzkoako udalerri txikietara eramatea da. Kaleko proposamen eszenikoek eta bitartekaritza-jarduerek kultura, ondarea eta parte-hartzea uztartzen dituzten jardunaldiak osatzen dituzte. Beraz, hirietan ematen diren praktika artistiko garaikideak deszentralizatzea da, eta espazio eta publiko berriak sortzea, ingurunearekin eta komunitatearekin bat eginez.
Hiru aste jarraian, hiru udalerritan, astero eta udalerri bakoitzean bi ekintza bereizirekin. Batetik, bitartekaritza-jarduerak, mugimenduko, ahotseko eta plastikako partaidetza-tailerren bidez, eta, bestetik, igandero jai-egun bat arte eszenikoez eta udal-ondareaz gozatzeko. Egitaraua:1. Larraul:
Irailak 14 larunbata: lantegia.
Irailak 15 igandea: ikuskizunak:
– NODE: Batu.
– Jone Amezaga + Manu Gaigne: Remedios Vals.
– Mari Zaunka: Leiho zikin, zeru garbi.
2. Mutiloa:
Irailak 21 larunbata: lantegia.
Irailak 22 igandea: ikuskizunak:
– Borja Bordonabe: Solo.
– Neri(h)ari: Nere azalean arrotz.
– Proyecto Larrua: Idi begi. 3. Altzo:
Irailak 28 larunbata: lantegia.
Irailak 29 igandea: ikuskizunak.
– DAB: Nun zira?
– Cielo Raso: Reset.
– Osa+mujika: Bueltaxka. Igandeko jardunaldietarako doako autobus bat jarriko da, Donostian eta Tolosan geldialdiak egingo dituena. Informazio gehiago: www. labo. eus
LABO GEO 2024 - "Gorputza eta Ondarea": "Solo" + "Nere azalean arrotz" + "Leiho zikin, zeru garbi" + "Idi begi"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
node.eus
Non
Herriko plaza
Noiz
22/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.