Aguxtin Alkhat

Aguxtin Alkhat

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

17/12/2020

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan udazkeneko azkenengo kontzertua Aguxtin Alkhatek eskainiko digu Oihanederren. Aguxtin Alkhaten disko berriko kantuek garai ilunak isladatzen dituzte. Ezezagunaren beldurra, bakartasuna, tristezia, dudak, erruduntasuna izan dira garai ilunotako sentipenak. Eta Hutsaren Hatsak zera erran nahi du, momentu zailenetan ere zerbait berri eta hobeagoa sor daitekeela. Aguxtin Alkhatek beti kantatu nahi izan dio herriari. Euskal Herri osoari. Ezberdintasunik egin gabe ipar eta hego edo ekialde eta mendebaldeen artean. Euskaldunentzat du kantatzen, herriari doi bat itzuli nahirik herriak eman diona: Hizkuntza paregabe bat, berezitasun kultural harrigarria, elkartasun sozial azkar bat, historia politiko indartsu bat. Garai ilunak bizi ondoren, Hutsaren Hatsa diskoko kantek on egiten diotela ohartu da Aguxtin Alkhat, hustu egiten dela abestean. Eta esperantza du entzule batzueri ere on egin diezaieketela, kantuotako emozioak denek ezagutzen dituzten emozioak baitira, nornahik identifikatzeko modukoak. Hutsaren hatsa diskoa minaren ondorengo biziberritze bat da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat. Orbanik gabe, bizitakoaren oroitzapenetatik ikasiz eta aurrera begira sortu ditu Aguxtin Alkhatek bere bakarkako hirugarren diskorako kantak eta ber gauza egitea proposatzen dio bere inguru hurbilari, bere komunitateari, bere herriari, munduari. Ilunaren beltzenetik ikus daitekeen argiari heltzeko tenorea da. Fitxa teknikoa:- Hitzak eta Musika: AGUXTIN ALKHAT
- Musikariak: JULIEN LABAT: Gitarrak XAN BIDEGAIN: Gitarra apala PIERRE SANGLA: Bateria eta teklatuak KAMILA ZUBELDIA: Ahotsak KIKI GRACIET: Aho soinua
- JULIEN LABAT: Gitarrak
- XAN BIDEGAIN: Gitarra apala
- PIERRE SANGLA: Bateria eta teklatuak
- KAMILA ZUBELDIA: Ahotsak
- KIKI GRACIET: Aho soinua
- Grabaketa eta nahasketak: JOHANNES BUFF / IÑIGO IRAZOKI
- Masterizazioa: JONAN ORDORIKAOHARRAK:- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak