Montehermoso Kulturuneak proiektu artistikoak ekoitzi eta aurkezteko deialdia egin du

Montehermoso  Kulturuneak  proiektu  artistikoak  ekoitzi  eta  aurkezteko  deialdia  egin  du
Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz. 2019ko irailetik 2020ko ekainera bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko  hiru proiektu eta ikus-entzunezko proiektu bat  hautatzea du xede deialdi honek. Proiektu artistikoak ekoiztu eta ezagutzera emateko 2020ko deialdia ekainaren 1ean berrabiarazi da eta ekainaren 18an amaituko da. Tarte horretan bidali ahal dira proposamenak.

Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie bertako artistei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten eta horiek herritarrengana hurbiltzen dituzten ekintzen bitartez.

Aukeratuko den proiektuetako bakoitzerako gehienez 6000 euro emango dira, eta diru hori proiektua ekoitzi, garraiatu eta gauzatzeko erabiliko da, bai eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak oro ordaintzeko ere.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak