“Suncine” jaialdiko erakusketaren azken eguna

“Suncine”  jaialdiko  erakusketaren  azken  eguna
Aste honetan abiatu zen Suncine, Ingurumeneko Zinemaren Nazioarteko Jaialdiko erakusketa berezia, eta gaur, hilaren 22an, 2019ko edizioko lan onenak online ikusteko aukera amaituko da, izan ere, azken saioa gaur izango da.

Jaialdia bereziaren helburua hausnarketarako bazka ematea da, eta horretarako gaur egun ditugun arazo sozial, klimatologiko, elikadurazko, ekologiko, eta abarren gaineko islak luzatzen dizkigute.

Diogun bezala, gaur da makina bat film ikusteko azken eguna.  Hortaz, erakusketari sei film laburrek emango diote amaiera: Ecomienzo (Ricardo Muñoz Senior, 2019), Melty Hearts (Patricio Cisterna eta Manuel Cisterna, 2018), On the cover (Yegane Moghaddman, 2018), Plantae (Carles Abad Tent, 2019), Arriesgar la vida por defender el agua (Ricardo Sánchez, 2019) eta Climate Change: The FAQS (Armand Hernández, 2019).

Aurretik, Urrezko Eguzkia saria irabazi zuen Patrimonio (Lisa Jackson eta Sarah Teale, 2018) film mexikarra ere ikusteko aukera egon da, bai eta Tras las huellas del pasado (Javier Calvo, 2019), Los plásticos (Patricio Mekis eta Angel Marín, 2018), Lawqa (Lauca), que el parque vuelca a ser parque (Raimundo Gómez, 2018), El retono del oso (David Perpiñan, 2019) edota Río Sagrado (Nicole Ellena eta Eric Vigrouroux, 2018) pelikulak ere.

Lanen gaineko informazioa, hemen duzue.