Kazetaritza, bertatik bertara 2024

Kazetaritza, bertatik bertara 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

vitoria-gasteiz.org

Non

Europa Biltzar Jauregia

Noiz

26/08/2024-etik 30/08/2024-era

Abuztuaren 26tik 30era bitarte, ‘Kazetaritza, bertatik bertara’ gaurkotasunean oinarritutako kultur programaren beste edizio bat egingo da Vitoria-Gasteizen. Aste berezia izango da; izan ere, herritarrentzat zabalik dauden gogoetarako eta eztabaidarako guneak sortzeko asmoz kazetariek eta adituek aztertutako gaur egungo gaiak azaleratzen dituen ekimen honek 10 urte beteko ditu. Hori dela eta, Kultura Zerbitzuak eta Icono Difusión Cultural enpresak (jardunaldiak antolatu dituenak) azken hamarkada honetako gai eta gatazka aipagarrienen laburpena egin nahi izan dute. Bestalde, ‘Kazetaritza, bertatik bertara’ jardunaldien aurreko edizioetan parte hartu duten nazioarteko gaurkotasunean adituak diren pertsonak eta kazetariak ere bildu nahi izan dira. Horrez guztiaz gain, arreta jarriko da aurpegi berrietan eta azken hilabeteotan nazioarteko arreta bereganatu duten gaietan. Hori dela eta, aurtengo edizio berezian, iritzi kontrastatuak entzun ahal izango dira gai interesgarri eta berrietan, hala nola Israel-Palestinaren gatazka, Ekialde Ertaineko gaurkotasuna, emakumeen kirolak komunikabideetan duen ikusezintasuna, ultraeskuinak Europan izan duen gorakada edo Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeak. Aurtengo programak 17 aktibitate ditu, iazkoak baino 2 gehiago; baitan, hitzaldiak eta mahai-inguruak izango dira, eta entzute handiko kazetariek parte hartuko dute horietan: batetik, gatazka eremuetan lan egiten duten korrespontsalak, berriemaile bereziak eta/edo fotokazetariak; bestetik, nazioarteko eta Estatuko hedabideetako korrespontsalak, bi errealitateak ezagutzen dituztenak, eurena eta besteena. Hitzaldiak eta mahai-inguruak 12:00etan eta 19:00etan izango dira Europa Biltzar Jauregian eta sarrera librea izango da, tokia bete arte. Jardunaldi bakoitza amaitzeko, gauez, programan landutako edukiekin lotutako filmen zikloa eskainiko da. Emanaldi horiek, 21:30ean, Florida zinemetan egingo dituzte, eta sarrerak 3 euro balioko du. Proiekzioen ondoren, film edo dokumental batzuetan zineforuma egingo da jorratutako gaian adituak diren pertsonekin. - Kazetaritza, bertatik bertara 2024: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak