"Errenterian 11 Kolore" 2020

"Errenterian 11 Kolore" 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

herribizia.errenteria.eus

Noiz

19/05/2020-etik 22/05/2020-era

Aurten, "Errenterian 11 Kolore" ekimenak V. edizioa izango du, hain zuzen ere, kultur aniztasunaren nazioarteko eguna ospatzeko. Aurtengo egoera dela-eta, https://herribizia. errenteria. eus/11kolore/ webgunean izango da ikusgai herritar orori zuzendutako eskaintza desberdina eta aberatsa. Horiek horrela, webguneak 6 ate izango ditu eta bertan antolatuko dira eduki desberdinak. Urteroko "11 Zapore" ekimena egingo da, baina aurten ostalariek argazki bidez eskainiko dituzte eurek sortutako pintxoak; urtero legez, kontinente eta herrialde desberdinetan oinarritu dira. Denera, hamahiru tabernak hartu dute parte. Berrikuntza gisa, "11 etxe eta kolore" proiektuaren emaitza dugu. Herriko DBHko Koldo Mitxelena, Cristobal Gamon eta Telleri-alde ikastetxeetako gazteek landu dituzten argazki eta mikro-kontakizunekin erakusketa bat sortu da. Maiatzaren 21etik aurrera gainontzeko herritarrak proiektuan parte hartzera gonbidatuta daude. Webgunean dago horretarako informazio guztia. Bestalde, pandemia egoera, haurrak eta aniztasuna batzen dituen film laburra estreinatuko da maiatzaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan. Leiho guztiak, leiho bakarra du izena. Egun oso batez gure herriko bost familiak elkarlanean dokumental bat filmatu dute, haien egunerokotasuna, gogoeta eta bizipenak erakutsiz. Aniztasunaren eguna ospatzeko Zazpi t'erdi produktoreak sorturiko film labur bat da. Azken urteetako egitaraua gogora ekarriaz, urteroko osagaia den "Errenteria Munduan" ekimena izango da ikusgai, aurten argazki galeria baten bidez. Ekimena aurtengo dirulaguntza deialdian parte hartu duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek aurrera eramaten dituzten proiektuen irudien eta informazioen galeria bat da. Azkenik, etxetik aniztasunean ongi pasatzeko, munduko jolasen, filmen eta liburuen bilduma eskegi da webean; etxeko txikiei nahiz handiei zuzenduriko materiala da. Eta bide batez, Udalak sorturiko "Egin zaidazu bisita" abestiaren bideoklipa gogora ekarri nahi izan da data honetan. Bideo-solasaldiak eta Burubeltz kaleanEkintza berezi gisara, herritarrei meet jit. si webgunearen bidezko solasaldiak eskainiko dira asteartetik aurrera. Gainera, gonbidatu berezi bat izango da "11 Zapore" ekimenaren egunean. Hain zuzen ere, Najat Kaanache euskal-marokoar sukaldari ospetsua izango da asteazkeneko saioan. Saioetako parte hartzea honako helbidean izango da, https://meet. jit. si/Errenterian11kolore, ez da inongo izen-ematerik egin beharrik. Aipatzekoa da herriko 4 biribilgunetan maiatzaren 20tik aurrera Burubeltz izango dela ikusgai. Bideo-solasaldiak:"Errenteria Munduan"GGKE-ekinMaiatzak 19, asteartea / 19:00"11 Zapore"Herriko ostalariekin eta Najat KaanachekinMaiatzak 20, asteazkena / 19:00Leiho guztiak, leiho bakarra film laburraren estreinaldiaFilm laburreko zuzendari eta aktoreekin eta ECOCINEMA Mexikoren parte hartzearekin. Maiatzak 21, osteguna / 19:00"11 etxe eta kolore"Proiektuaren koordinatzaileekinMaiatzak 22, ostirala / 19:00

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak