Zetakek hirugarren kontzertu bat egingo du Donostian, irailaren 7an
Asteburuan Iruñean "Mitoaroa" ikuskizuna arrakasta handiz taularatu eta Donostian irailaren 5erako eta 6rako iragarritako bi kontzertuen sarrerak ordu gutxiren buruan saldu eta gero, Zetak taldeak hirugarren kontzertu bat iragarri du Illunben. Irailaren 7an izango da, igandearekin, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Sarreren prezioa 60,44 (pista) eta 54,94 (harmaila) eurokoa da. Pello Reparaz taldearen buruak aurreratu du Aaztiyen diskoaren bira amaitutzat emango duen kontzertu hirukoitza ez dela Iruñekoak bezalakoa izango, nahiz eta horiek ere inauteriak izango dituzten ardatz. Ikusi "Mitoaroa", osorik:
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.