Mastodonte

Mastodonte

Gertaeraren datuak

Antolatu du

socialantzokia.eus

Non

Social Antzokia

Noiz

25/01/2020

Mastodonte Asier Etxeandia eta Enrico Barbaro buru dituen musika-proiektua da; bilduma kontzeptual gisa argitaratu da, egungo musika astinduz. La Transfiguración del Mastodonte kontzertu forma duen bidaia emozionala da, bizitza baten anatomia balitz bezala, etapa eta guzti, egintza horiek dira abestiak osatzen dituztenak, egintza epiko eta erabatekoak. Gizaki baten bizipenetan zeharreko bidaia kontzeptuala; aurreko bizitza batetik jaiotzeko unera, haurtzaroa, nerabezaroa igaro eta pasioa eta maitasuna aurkitzeraino, heldutasuna, galera, barkamena eta heriotza, eta akatsen onarpen narea. Norbera amaiera arte norbera izaten ikastea, ezeri muzin egin gabe. Bizitzaren ospakizuna, estilo musikalak nahasten diren jaia: musika elektronikoa, rocka, barrokoa, intimoa, funka, esperimentala eta klasikoa, eta dance musika nahasi egiten dira behin betiko ospakizuna sortzeko. Gure barruko izaera esklusiboarekin fidela izatea eragozten diguten porrot eta beldurrak eragiten dituzten arrazoien bilaketa. - Ahotsa– Asier Etxeandia
- Baxuak, sintetizadoreak – Enrico Barbaro
- Gitarra elektrikoa – Ivan Prada
- Bateria – Pino Rovereto
- Pianoa, perkusioa, bateria elektronikoa, saxo-jotzaile, gitarra akustikoa – Domi Oliver
- Egileak: Asier Etxeandia y Enrico Barbaro
- Zuzendaritza artistikoa: Asier Etxeandia
- Musika-zuzendaritza: Enrico Barbaro

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak