Néstor Lizalde: "Aquelarre eléctrico"

Néstor Lizalde: "Aquelarre eléctrico"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

01/07/2020-etik 30/09/2020-era

Nestor Lizaldek esku hartuko du Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko terrazan, eta Akelarre elektrikoa proiektua eskainiko du. Argi-interbentzio hau arte elektronikoko pieza bat da. 44 arkuz osatutako Azkuna Zentroko terrazan esku hartu nahi du, ordenagailuz kontrolatutako argitze-sistema bat jarriz. Argi-matrize bat, Bilboko eguraldirako prestatuta, espazio berezi honetako ezaugarri guztiez baliatzen dena: adreiluzko arkuen jarrera modularraz. Arku horietako bakoitza hurrengoari lotuta geratuko da, xafla edo zutabe metaliko batez, eta horrek aukera emango du 152 argi-izpi ainguratzeko. Kommutazio-sistema elektroniko baten bidez, hainbat portaera algoritmikok lekuz aldatuko dute modu sekuentzialean argi-atala, arkitekturan barrena, metraje filmiko bateko fotogramen gisa, itzaletan forma ezkutuak marraztuz. «Eguzkia ostenduta, argiak azalduko dira iluntasunaren babesean. Argi-matrizeak mugiarazi egingo du egitura, errituetarako espazio gisa paratutako jatorrizko 44 arkuk eratutako atala. Su elektrikoak lehian arituko dira elkarren artean, beren irudikapenak deskribatzeko, leizezuloko mitoen gisa. Itzalek eta distira dirdaitsuek dantza egingo dute, gauaren mihisean formak zizelkatzen». Nestor Lizalde. Nestor Lizalde. Artista honen lanak artearen munduan baliabide berriak deitutakoen bidez azaldu diren aukera berriak ikertzen ditu. Prestakuntza akademiko zabala du. Arte Ederretan lizentziaduna da, Arte Bisualetako eta Multimediako Masterra eta Diseinu eta Elektronikako Goi-mailako ikasketak ditu. Profil tekniko nabaria duen artista honek hizketaldi bat sortzen du esperimentazio teknologikoaren eta tradizio artistikoaren artean, eta elkarketa horretatik sortzen diren mintzairak ikertzen ditu. Nestor Lizaldek ikerketa praktikoa egiten du, ikus-entzunezko forma eta euskarri berrien sorkuntzan oinarrituta, programazioa, diseinu elektronikoa, fabrikazio digitala eta irudiko sistema optikoak erabiliz. Proiektu hauen bidez, imajinario bat eraikitzen du, zientzia fikzioaren eta surrealismoaren arteko bide erdian, murgiltzeko unibertso bat, kezkagarria eta, aldi berean, hipnotikoa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak