"Egunen batean" (online)

"Egunen batean" (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Behibi’s

Noiz

16/03/2020-etik 30/06/2020-era

Iontxu naiz, eta jaio nintzenetik ontzi hau arrastaka daramat, ez dakit zergatik; nik ez nuen aukeratu, baina, nire zati bat denez, ezin dut alde batera utzi. Ez da erraza egun osoan ontzia arrastaka duzula hortik ibiltzea; leku guztietan trabatzen zait, eta ez dit nahi dudana egiten uzten. Nik esploratzaile-eskalatzaile izan nahi nuke, baina ez dakit, daukadan ontziarekin. . . Hau amorrua!!! Zergaitik eraman bahar dut nik ontzi hau arrastaka!!! Eh?Jendeak ere ez du gustuko nire ontzia; ikusten dutenean, ni desagertu egiten naiz, ontzia besterik ez dute ikusten, beldurtu egiten ditu, eta ez dakite nola tratatu behar nauten. Badirudi niri baino gehiago molestatzen diela. Ez dakit bada, ea egunen batean. . . - Antzezlanaren fitxa osoa
- Antzezlanaren emanaldia osorik

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak