Zinema gauak 2024: "Irati"

Zinema gauak 2024: "Irati"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

SAN FRANTZISKO PLAZA

Noiz

26/08/2024

VIII. mendea. Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”. PAUL URKIJO

Txikitatik maite izan ditu zinema, ilustrazioa, literatura, komikigintza eta fantasiazko generoa, eta mitologia eta ipuin tradizionalak irakurtzeko zaletasun handia du. Arte Ederretan lizentziatu zen, eta lanean hasi zen ikus-entzunezko errealizazioan, ilustrazioan eta infografian. Halaxe ekin zion fikziozko eta animaziozko film laburrak idazteari eta egiteari. 2016an, lehen lan luzea idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen: Errementari fantasiazko filma, “Patxi Errementaria” euskal folkloreko ipuinean oinarritutakoa. Idatzi eta zuzendu dituen filmek 130 sari baino gehiago irabazi dituzte nazioan zein nazioartean, eta 400 hautagaitza baino gehiago jaso dituzte mundu osoan.

- ZUZENDARITZA: Paul Urkijo
- GIDOIA: Paul Urkijo
- EKOIZPENA Bainet, Ikusgarri Films, Kilima Media
- ARGAZKILARITZA: Gorka Gómez Andreu
- MUNTAIA: Elena Ruiz
- MUSIKA: Aranzazu Calleja eta Maite Arroitajauregi
- ANTZEZLEAK: Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Nagore Aranburu, Iñigo Aranbarri, Ramón Agirre, Elena Uriz.
- IRAUPENA: 111 m.
- HIZKUNTZA: Euskera (azpitituluak)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak