Zinemarako gidoiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako 156. 000 ezarri dira. Dozena bat laguntza emango dira, bakoitza 13. 000 eurokoa honela banatuta: 7 euskaraz idatzitako gidoietarako eta beste 5 gaztelaniaz idatzitako gidoietarako.
Eskatzaileak bakarrik aurkeztu daiteke Kultura Sorkuntza deialdiaren modalitate batera (antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposaketak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura testuak, ipuin eta nobela laburrak eta koreografiak) eta diru-laguntza bakarra emango da eskatzaile bakoitzeko.
Laguntza hauek eska ditzakete 18 urtetik gorako pertsona fisikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotakoek edo Agindu hau argitaratu den egunean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta daudenek, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
Dirulaguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren gainerako % 25a 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko da, diruz lagundutako sormen-lana igorri eta hura Jabetza Intelektualeko Erregistroan inskribatu ondoren.
Araudi osoa hemen kontsultatu ahal duzue.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.