Organo erakustaldia Salbatore Elizan

Organo erakustaldia Salbatore Elizan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

usurbilkultura.eus

Non

Salbatore Eliza

Noiz

28/09/2024

Usurbilgo ondarea denetarikoa eta aberatsa da. Historia, kultura, industria, natura… iraganak utzi dizkigun altxorrak ugariak dira. Salbatore elizan jarriko da arreta bisita gidatu honetan. Elizaren historia eta bere kultur ondarea ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste, Cavaillé-Coll/Mutin organoa (1907/1920) eta erloju entzutetsuak. Usurbilgo organoak ondare balio handia du, mundu mailan erreferentziazkoa da eta hainbat lekutako organu joleek egiten diote bisita. Bidarteko Ilbarritz gaztelukoa jatorriz 1920an erosi zuen Usurbilgo Salbatore parrokiak. Kanpandorrera ere igoko da bisita gidatua. Bisita gidatu berezia izango da Juan Luis Atxega organojolearen organo erakustaldia eta azalpenak entzuteko aukera izango dugu. ADI! ez da bisita irisgarriaIrteera Salbatore Elizaren sarreraPrezioa 18 urtetik gora 5,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu. Hizkuntza euskarazEman izena

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak