"ATOPIA RPG. Euskal Herria arraroa da"

"ATOPIA RPG. Euskal Herria arraroa da"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

17/10/2020

ATOPIA RPG euskaraz sortutako lehen rol-jokoaren aurkezpena egiteaz gain, taldeka jokatzeko aukera izango da saio honetan. Ordu eta erdiko Saioa izango da, eta partida ezberdinak jokatuko dira. Atopia RPG fikziozko Euskal Herrian kokaturiko rol-jokoa da, 2018an Gerediaga Elkarteak eskainiriko lehen Sormen Beka eskuratu zuen Etzi Portu Maritimoa taldearen proiektuak eta 54. Durangoko Azokan aurkeztu zen jendaurrean. Euskaraz sortu eta argitaraturiko lehen rol-jokoa da eta 2019 urtean plazaratu da. Eguzki-sistema. 3. planeta, Lurra. Euskal Herria. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zergatik den Euskal Herria den modukoa? Nola den posible den bezalakoa izatea?Inoiz entzun al duzu “hipotesi guztiak zabalik” daudela?Oraingoan egia da. Konspirazio teoria guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan. Eta zu erdi-erdian zaude. EUSKAL HERRIAK BEHAR ZAITU! ENROLATU!GONBIDAPENAK:Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake. Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:1. Bibe plataforman
2. Telefonoz eskatuta (615. 986. 832), 10:00etatik 12:00etara
3. oihaneder@oihaneder. eus helbidera idatzita: *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
4. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
5. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau. *Gonbidapenak agortu arte. OHARRAK:- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, aurrez eman beharko da izena ohiko bideak erabilita; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 15 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak