Bes-Te-Bat!: "Urolatik Barrena" (Urval Ensemble + Jon Maia + Gorka Hermosa)

Bes-Te-Bat!: "Urolatik Barrena" (Urval Ensemble + Jon Maia + Gorka Hermosa)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zumaia.eus

Non

Aita Mari Antzokia

Noiz

19/02/2021

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Urval EnsembleKlarinete Maratoia Zumaian (Gipuzkoan) antolatzen den hezkuntza-egitasmo orijinal bat da. 2002an sortua, klarinetearen zabalkundea eta irakaskuntza ditu helburu nagusi. Hezkuntza-egitasmo hau abiapuntua izanik, bertan lanean aritzen diren lau klarinete joleek hainbat kontzertu eskaintzeko aukera izan dute. Honela sortu zen Urval Ensemble. Aita Donostiaren kantuak direla aitzaki, euskararen eremu geografikotik kanpo Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz, kontzertuak eskintzeko hainbat lekutan gonbidatuak izan dira bai Euskal Herrian eta kanpoan ere; León, Ávila, Madril, La Rioja, Lincoln (Estatu Batuak), Ghent (Belgika), Assisi (Italia) eta Faroe Uharteak (Danimarka) besteak beste. Hala, aukera izan dute euskararen eremu geografikotik kanpo Aita Donostiaren eta Jesus Guridiren lanak klarinetearen mundutik abiatuta zabaltzeko; dantza, jokoa, ohiturak eta herri-kantak ikerketetako esentzia bihurtu bai zituzten, gustu ona, inspirazio berezia, dotoretasuna eta originaltasuna emanaz.

Jon Maia

Urretxun jaio zen baina Zumaiara joan zen bizitzera sei urte zituela. Euskal Filologiako lizentziaduna da. Euskal prentsan kazetari eta kolaboratzaile aritu da, iritzi-emaile moduan, idazle lanetan ere aritzen da, eta Euskal Herriko musika talde askorentzat idatzi izan ditu abestien letrak. Karidadeko Benta musika taldeko sortzaile eta abeslaria izan da. Bertsogintza du bere jarduera nagusi baina kultur eragile lanetan ere aritzen da.

Bertsoarekin lehen harremana eskolan izan zuen, eta Zumaiako bertso-eskolan trebatu zen. Joanito Dorronsoro bertso-doinu biltzaile eta ikertzailea izan zuen irakasle.
1997an, 2001ean 2005ean eta 2009an Txapelketa Nagusiko finalista izan zen, eta baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan.

Gorka Hermosa Musika ikasketak Zumarraga, Irun, Donostia eta Gasteizko Eskola eta Kontserbatorioetan egin zituen. Thierry Paillet, Friedrich Lips, Amaia Liceaga eta Carlos Iturralderekin ikasketak areagotu zituen, Larrodeko (Auvergne, Frantzia) E. D. du Thor (Avignon, Frantzia) eta C. N. I. M. A ikastetxeetan bere akordeoi-heziketa osatu zuen eta Elsbeth Moser, Eric Pisani, Jean Luc Manca edo Jacques Morneten eskolak jaso zituen.
Como intérprete fue el primer acordeonista en tocar con una orquesta sinfónica en España (la O. R. T. V. E) y posteriormente con otras diversas orquestas. Ha dado conciertos por China, Irán, América y Europa, y ha colaborado con músicos como Paquito D`Rivera (Premio Grammy), Jorge Pardo, Ara Malikian, La Mari (Chambao), Luis Auserón (Radio Futura), India Martínez…   Zazpi disko propio argitaratu ditu, eta beste artista batzuen hogeita hamar bat CDtan baino gehiagotan parte hartu izan du. Akordeoiaren historiari buruzko lau liburu idatzi ditu, eta gai horri buruzko hitzaldiak hogei herrialde baino gehiagotan eman ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak