Jazzaldia 2024: Marcin Masecki Trio

Jazzaldia 2024: Marcin Masecki Trio

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Fnac Gunea

Noiz

24/07/2024-etik 26/07/2024-era

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Marcin Masecki (pianoa, ahotsa), Max Mucha (kontrabaxua), Jerzy Rogiewicz (bateria)1982an Polonian jaioa, Masecki 3 urte zituela hasi zen musika ikasten bere aita klarinetista eta irakaslearekin; prestakuntza klasikoa jaso zuen Fryderyk Chopin Musika Unibertsitatean (Varsovia) eta ondoren Berklee College of Music-en (Boston), non 2002an graduatu zen. Marcin Masecki Poloniako musikari emankor eta ospetsuenetako bat da. Sari ugari irabazi ditu, teklatu-instrumentuak interpretatzen ditu, abestu egin du, zinema eta antzerkirako konposatzen du, jaialdiak ekoizten ditu, orkestrak zuzentzen ditu, heziketa eman, grabatu eta musika-ekitaldiak antolatzen ditu. Bere proiektuek estilo sorta zabala hartzen dute barnean, eta birtuosismo handiz fusionatzen ditu, musika klasikoaren edo “kultuaren” eta “herri” musikaren edo entretenimendukoaren arteko banalerroa lausotuz. Bere proiekturik berriena, Boleros y más (2023), musika latinoamerikarraren esplorazio bat da; hurbil duen musika, Kolonbian igaro baitzuen haurtzaroa. Baina bere hiperaktibitate artistikoa ez da hor gelditzen, Jazz Band Mlynarski-Masecki ere zuzentzen du, 20ko eta 30eko hamarkadetako Jazz poloniarrari eskainitako talde handia; ezaguna da Ragtime estiloaren bertsio moderno bat interpretatzeagatik, kritikak goraipatua; musika klasikoan bakarka, ganbera-taldeekin eta orkestrekin lan egiten du, interprete eta zuzendari gisa; kontzertu-ziklo ugari aurkezten ditu Varsovian, non askotan historiari buruzko hitzaldi informalekin uztartzen duen musika; Ensemble Festivaleko kidea da, non inprobisazioko klase magistral bat ematen duen udaro; eta, horrez guztiaz gain, Jazzeko hirukote hau zuzentzen du, 59 Jazzaldi honetan gozatzeko aukera izango duguna. Musika klasikoko konpositore gisa, 2023an NFM Filarmonikoarekin poema sinfoniko bat estreinatu zuen, “Hiru polonesa daude Goldberg Bariazioetan” izenekoa; Bachen maisulanaren eta poloniar dantzaren arteko loturen esplorazio bat. Orain arte 3 sinfonia eta pianorako kontzertu bat idatzi ditu. Laburbilduz: Marcin Masecki Poloniako musikari garrantzitsuenetako bat da gaur egun, musikan hainbat estilo eta formatu adierazteko gai den artista sutsu eta nortasun handikoa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak