Aurrez aurre eta online zuzenean. AzalpenaEuskara eta euskal kultura nazioartean sustatu eta hedatzea du helburu Etxepare Euskal Institutuak. Gaur egun, 35 irakurletza ditu Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 28 irakasle ari dira lanean. Horiez gain, 12 katedra ere sortu ditu, beste horrenbeste unibertsitatetan. Uda Ikastaro honek egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta, horretarako, euskararen eta euskal kulturaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu, aurreko urteetako bide beretik. Hortik "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV" izenburua.
Helburuak
Nazioartean edo testuinguru eleanitzetan, oro har, hizkuntzak eta humanitateak (eta, zehatzago, euskara eta euskal kultura) irakasten ari direnei, edo etorkizunean horretan ariko direnei, ikasleak motibatzeko proposamenak eta tresnak aurkeztea.
Hizkuntza eta humanitateetako ikasleen irakaskuntzarako tresna metodologiko esanguratsuen berri ematea.
Eskolako jardunaren baitan irakasteak eta ebaluatzeak izan behar lukeen lotura estuaz ohartaraztea.
Jarduera nori zuzenduta
Publiko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak
- Informazio gehiago
UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan: nolako irakaslea, halako ikaslea?"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.uik.eus
Noiz
10/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.