Ezustean eta etxetik milaka kilometrora, eztanda sozialaren testigu

Ezustean eta etxetik milaka kilometrora, eztanda sozialaren testigu
Urriaren 18an egin zuen eztanda Txileko gizarteak. Metroaren prezio igoerak leherrarazi zuen egunerokoa, baina ez da hori izan herrialdea esnatu izanaren arrazoi bakarra. Beste hainbat arrazoirekin batera, gutxieneko soldata prekarioekin, pentsio-sistema ez duinekin, eta osasun eta hezkuntza sistemak bere gain hartu ezinik lokartuta egon da orain arte. Horrela, txiletarren ezinegonak mugak gainditu, eta biziraupenaren haria eten egin da. Bizitza duin bat lortzeko helburuarekin kalera irten, eta etengabeko borrokan ari dira orduz geroztik. Ezustean, inork inoiz imajinatuko ez zuen gisan, lau lasarteoriatar izan dira Hego Amerikako herrialdean gertatutakoaren lekuko, eta han bizitakoak kontatu dizkiote TXINTXARRI-ri.