"Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua" liburuaren aurkezpena

"Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua" liburuaren aurkezpena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arrasate.eus

Non

Kulturate

Noiz

17/03/2020

Samara Velte Moránek Nik sinesten dizut: bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua liburua aurkeztuko du. 1991 Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria). Hemeretzi urterekin hasi zen Berria egunkarian lanean, eta bertan trebatu zen kazetari modura. Nazioarteko politikaz jardun zuen lehenbizi, eta gizarte gaiez gero; azken etapa horretan, nagusiki generoari eta feminismoei lotutako auziak landu zituen. 2018. urtearen amaieratik ikerlari gisara dihardu Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Ikus-Entzunezko Komunikazioan graduatua da bertan, eta Diskurtso Ikasketetan espezializatu zen ostera Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. 2015ean Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso zuen Kazetari Berria kategorian, Eskoziako erreferendumari 2014an egindako jarraipenagatik. 2016ko sanferminak hasi berritan, bost gizon atxilotu zituzten Iruñean, denen artean neska bat bortxatzea leporatuta. Aurki, kasuak ohiko dimentsio guztiak gaindituko zituen: inor gutxi geratuko zen 'Manada' delakoaren berri jakin gabe, azken hamarkadako mobilizizazio handienetako batzuk eragiteraino. Baina zerk bihurtu zuen nahiko ohikoa den gertakari bat –festagune batean gertatutako eraso sexista bat– horren ikoniko?Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak