Umore Azoka Leioa 2024: "BATU ZUZENEAN"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
umoreazoka.org
Non
Boulevard
Noiz
17/05/2024-etik 18/05/2024-era
Leioako Umore Azoka 2024ren barruan. BATU gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Bi dantzarien mugimenduak eta gorputzek belaunaldien joan-etorria irudikatzen dute. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Lourdes Iriondoren kantutegia, tradizioaren eta modernitatearen artean doa, espazio publikoetan kantua berreskuratuz. Zuzeneko musika antzinako soinuetatik, adarretatik, txistutik eta txalapartatik, soinu garaikideetaraino doa, olerkiak hitza sortuz. Jantziek euskal jantzi tradizionalak errebisitatzen eta omentzen dituzte. BATUk, izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure etorkizuna ospatzen du denboran zehar egindako bidaian. BATU dezagun.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.