Durangaldeko Bertso Eskolak “Quarenttona” txapelketa antolatu du

Durangaldeko  Bertso  Eskolak  “Quarenttona”  txapelketa  antolatu  du
Itxialdia ahalik eta ondoen aprobetxatzeko asmoz,  Durangaldeko Bertso Eskolak Quarenttona bertso txapelketa antolatu du: Quarenttona, luzea ta txarra baino, hoba laburra eta ona. Presentziala egitekoa ezinekoa denez gero, parte-hartzaileek bertsok grabatu (6 minutu baino gehiagokorik ez) eta mp3 formatuan bidaliko dituzte. Apirilaren 18ra arte bertso zoragarriak bidaltzeko epea dago.

Sariak ez dira faltako eta gainera ugariak izango dira hainbat kategoriatan banatuta. Hala, Gazteen atalean (16 urtetik beherakoentzat), 150 euroko kultur bonua banatuko zaio irabazleari, eta 75ekoa bigarrenari. Nagusietan, 400 eta 200 euroko sariak ondu dira.  Durangaldeko bertso sortarik onenarentzat sari bi egongo dira: Gazteen mailan 50 euroko kultur bonua, eta nagusietan, 150 euro eskudirutan. Azken saria zaleen saria izango da: 200 euro.

Informazio guztia hemen topatu ahal duzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak